EMEKI: 44.zenbakia. 2018ko azaroak “Haurduntza subrogatuak lege eta politika arloko agendari eragiten dio, dirua baliatzen duen industria baita, eta horrek zuzeneko zerikusia du alderdi neoliberalek arautzeko duten nahiarekin” Ianire de la Calva ingeniaria da, lesbiana, ama adoptatzailea eta FeministAlde! kolektibo feminista, antikapitalista eta internazionalistako kidea. Haurduntza subrogatuari buruzko artikulu eta elkarrizketak argitaratu ditu 2017ko hasieratik […]
Gazteentzako udaleku feministak GUF
FeministAldekidea den @anabelsanz12-ek parte hartu izan du asteburuan @UFeministak antolatutako topaketan. Zelako garrantzitsuak diren feministon arteko topaguneak!
Ezkutuan eta babes barik
Ibai Maruri Bilbao (Berria, 2018ko abuztuak 31) Gaurtik aurrera, gizon eta andre migratzaileentzako aterpe mistoa izango du Irunek (Gipuzkoa). Aste honetan, aterpetik kanpo geratu dira bidean zihoazen emakume talde bi —haietako batzuk, umeekin—. Izan ere, gizon eta andreak aterpetxe berean egon ahal izateko baldintza da gune bereiziak edukitzea, andreen segurtasuna bermatzeko. Orain arte, Irunen ez […]
Iraultza txikien akanpada
Gure kidea den Anabel Sanzek parte hartuko du “Iraultza txikien akanpada” ekimenean, bestelako Euskal Herri bat amesten duten herritar eta herri mugimenduei zuzendua, “Behetik eraldatzen, mugimendu txuri klase ertainekoetatik?” Izeneko mahai-inguruan. Ez galdu egitaraua!!
Uda ikastaroak: Haurduntza subrogatua edo alokairuko sabelak?
Aste honetan EHUko Udako Ikastaroetan parte hartuko du gure kidea den Ianire de la Calvak, Emakundek haurduntza subrogatuari buruz antolatu duen ikastaroan: Haurduntza subrogatua edo alokairuko sabelak? Emakumeen gorputzen merkantilizazioaren mugak Uda ikastaro honekin Emakundek alokairuko sabelen eztabaidan lagundu nahi du, mahai gainean dauden jarrera ezberdinak eta defendatzen dituztenen informazioa emanez, baita praktika honek dakartzan […]
Jardunaldiak “Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean”
Nahiz eta TTIP eta CETA hitzarmenak komunikabideen agendatik irten diren, inbertsio eta merkataritza askearen itunen aurkako borroka ezinbestekoa izaten jarraitzen du, demokrazia eta subirautza defendatzeko eredu kapitalista heteropatriarkal hegomonikoaren aurka. Diskurtsoa eguneratzeko beharraren aurrean, aliantzak ehuntzeko beharrarekin eta estrategia berriak adosteko asmoarekin, Euskal Herriak TTIPari EZ – No al TTIP kanpainak, zeinetan FeministAlde!tik parte hartzen […]