Aste honetarako Euskal Herriko Mugimendu Feministak hainbat ekintza antolatu ditu Maiatzaren 24a, Bakea eta Armagabetzearen aldeko. Emakumeon Nazioarteko Eguna dela eta. Abenduan Santurtziko portura egin zen martxa feminista antimilitaristaren jarraipena izan nahi dute ekintza hauek. Bilbon hainbat ekintza antolatu dira, horietan egongo gara eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Gaur, osteguna, arratsaldeko 19:00etan elkarretaratzea egingo […]
Emakumeok* Planto!
Hilabete batzuk greba prestatzeko lanean egon ondoren eta aje emozionala pasatuta, mobilizazio arrakastatsuak ikusteko zenbait artikulu eta bideo elkarbanatu nahi ditugu, gurekin batera disfrutatzeko. Aurrera goaz!! Euskal Herriko Greba Jardunaldiaren Balorazioa Emakumeok planto egin dugu, eta mundua gelditu da ‘Elkartzen garenean zer nolako boteretsuak garen ikusten ari gara’ Una huelga feminista internacional que haga frente […]
Autodefentsa Ziberfeminista Tailerra
2018ko otsailaren 9 eta 10ean Autodefentsa Ziberfeminista Tailerra, burutu zen. Horren helburua feministen erakunde eta kolektiboetako emakumeei eta LGTBIQ+-koei autodefentsa eta ahalduntze arloko estrategiei buruzko prestakuntza ematea eta eremu digitalean ematen diren indarkeria matxistak salatzea zen. Horretarako, aktibista feministok Interneten dugun problematika eta horren ondorioak jorratu genituen. Era berean mundu digitalean babesteko ditugun baliabideak ezagutzera […]
Ehunka feminista elkartu gara gerra Santurtziko portuan hasten dela salatzeko
Larunbat honetan, abenduak 16, ehunka feminista Santurtziko porturantz abiatu ginen, erakundeek gerraren negozioarekin duten konplizitatea salatzeko. Izan ere, nahiz eta Arabia Saudik izugarrizkoa sarraskia eragiten ari den Yemenen, oraindik ere baimentzen da armaz beteriko itsasontziak abiatzea herrialde horretara. Horretaz gain, hogei aktibista inguru portuko hesira kateatu ginen, erresistentzia zibila eta bakearen eraikuntzan feminismoaren beharra aldarrikatzeko […]
Mugak Zabalduz Karabana
Feministaldetik uztailean beste 400 pertsonekin batera Mugak Zabalduz Karabanan parte hartu genuen, hemendik irten eta Melillara heldu ginen Hegoaldeko Mugan gertatzen diren giza eskubideen urraketak salatzera. Hemen dituzue egin genituen ekintzen artikulu bat eta bideo batzuk. Caravana solidaria Melilla Frontera Sur
Haurdunaldi subrogatuari buruzko Jardunaldiak
Mujeres con Voz, Sortzen, Emakumeen Dokumentazio Zentroa eta AMB-BEA-rekin batera antolatu genituen Haurdunaldi subrogatuari buruzko jardunaldak. Jardunaldietara Beatriz San Román gonbidatu genuen, besteak beste “Estatu espainiarreko familia-aniztasuna eta estrategia erreproduktiboak”, ezberdintasunaren eraikuntza eta arrazializazioaren ikerlaria. Horrez gain, eztabaida intrafeminista izan genuen.