Aurreko urtarrilaren 27 eta 28an “Militantzia feminista gaur” jardunaldiak antolatu genituen, horietara Yayo Herrero, Justa Montero eta Miren Aranguren gonbidatu genituen. Mugimendu feministaren ikuspegitik militantziaren inguruan eztabaidatzea izan zen helburua. Jardunaldiak oso arrakastatsuak izan ziren eta denon artean mugimendu feministaren erronkei buruz eztabaidatu genuen. Landu genituen gai batzuk hauek izan ziren: zelan antolatzen garen, zer […]
Zer egiten dute erakundeek indarkeria matxistaren aurrean?
“Biolentziarik gabeko bizitza baterako politikak” eztabaidarako hausnarketa egiteko helburuarekin, Laura Gomezekin solasean egon ginen. Gomezek Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Berdintasun Zuzendaritzari buruzko esperientzia kontatu zigun.
Genero Indarkeriaren aurkako babes Integralerako Legeak 10 urte bete ondoren, zer?
Saio honetan Maria Naredo legelaria eta genero eta giza eskubideetako ikertzailea dugu gurekin. Naredok 1/2004 Genero indarkeriaren aurkako babes integralerako legeak 10 urte indarrean egon eta gero, zer-nolako eragina izan duen eta zein den oraingo errealitatea azaltzen du; hau da, akatsak, arazoak eta premiak. Eta zera planteatzen du; ikuspuntua aldatzearen beharra eta ikuspegi feministatik […]
Indarkeria matxista: memoria, aitortza eta erreparazioa
Eztabaida intrafeministetako aurreko saioetan ikusi genuen, biolentzia jasan duten emakumeei memoria, aitortza eta errekonozimendua ematea, atentzioa eman eta landu beharreko gaia dela. Hirugarren saioan, Maria Naredo legelariak existitzen ez diren eskubideak aldarrikatzea proposatu zuen; hau da, mugimendu feministarentzat premia dela ikuspegi feministadun egia, justizia eta erreparazio eskubideak ezartzea. Eztabaida horretan ere planteatu zen, eraildako emakumeak […]
Zergatik onartzen da indarkeria matxista?
Dokumentu honetan, FeministAlde eta Pikara Magazinek antolatutako bigarren eztabaida intrafeministaren ondorioz jasotako gogoetak biltzen dira, indarkeria matxistaren inguruan. Topaketa hau “Zergatik onartzen da indarkeria matxista?” galderaren inguruan hausnarketa egiteko antolatu genuen. Saioa 2015eko apirilaren 25ean egin genuen eta guztira 24 emakume inguru hurbildu ginen, batzuk modu pertsonalean etorri ziren eta beste batzuk elkarte eta taldeko […]
Genero-biolentzia komunikabideetan
SOLASALDI INTRAFEMINISTAK Genero-biolentzia komunikabideetan Bilbo, 2015eko urtarrilak 17 Pikara Magazine eta FeministAldek antolatua Parte-hartzaileak (35 pertsona) Pare Deusto, Noka, BEA, Berria egunkaria, Desazkundeko Feminismoen taldea, Arabako Emakumeen Asanblada, Siete menos Veinte, Emakumeen Dokumentazio Zentroa, Lanbroa, Ecuador Etxea, Alternatibako Feminismoen mahaia, Euskadiko Langileen Komisioak (CCOO), kolektiboetan parte hartzen ez duten emakumeak, Pikara Magazine eta FeministAlde. Helburua […]