FE MI NIS TAK Larunbat honetako hitzordua daukagu! 11:00: Landako Gunean, ekitaldia eta aurkezpena egingo dugu Plateruena Antzokian mugimendu feministari begira. 12:00: Prentsaurrekoa Landako gunean 12:30: Luntxa egingo dugu Bertan egongo gara!
Aniztasuna erdigunean
Leire Idarraga, 2019ko martxoak 3, Berria Bizitzak erdigunean! Horixe da aurtengo greba feministaren leloa. Bi hitz eta harridura marka. Elementu gutxi ditu, eta, hala ere, bere baitan emakumeon aldarri guztiak biltzen dituen leloa da, bizitza zentroan jartzeak sistemaren egituraketa guztiari eragiten baitio. Lelo horren pean aniztasun funtzionala dugun emakumeon oihua ere badago. Izan ere, egunez […]
Abiada feminista!
Zergatik goaz emakumeok* grebara? Nortzuk egingo dugu greba? Galdera hauei eta beste askori erantzuteko asmoz hemen da Abiada Feminista!!! Etorri otsailaren 23an ?11:30etan ?Bilboko Ripa Kaian Ekarri zure auzo edota herriko talde feminista edo greba asanbladaren banderolak ????eta pankartak!!!
Hitzaldi – Solasaldia: Feminismo internazionalista berri baterantz
Otsailaren 19an, 18:00etan, Hika Ateneoan, mugimendu feministak maila globalean dituen erronka eta estragiei buruzko eztabaida izango dugu mundu zabaletik etorritako hainbat militante feministarekin Verónica Gago (Colectivo Ni Una Menos, Argentina) Luciene da Silva Lacerda (Coordenação de Ações Feministas do Instituto Búzios eta Fórum Estadual de Mulheres Negras, Brasil) Haizea Miguela Álvarez (Comisión 8M Madrid) Eztabaidaren […]
Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatzeko lehen asanblada nazional irekia!
Hilabete batzuk talde motorea lanean ibili ostean, badator Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatzeko lehen asanblada nazional irekia! Bertan orain arte egindakoa azaldu eta denon artean nolako jardunaldiak nahi ditugun eztabaidatuko dugu. NOIZ: abenduaren 22an, 10:30ean. NON: Bilbon, La Bolsan. Animatu eta zabaldu!
Tantaka TV, telebista sozial internazionalista eta feminista
Azaroaren 15etik ikusi daiteke online, Mugarik Gabe, Euskadi-Cuba eta Paz con dignidad elkarteek sortutako www.tantaka.tv telebista sozial berria. “Euskal Herriko kolektibo eta mogimenduen aniztasuna eta haien borrokak ezagutzeko komunikazio tresna” izan nahi du: soziala, internazionalista eta feminista. Programazioan, albisteen azterketa kritikoa, eztabaidak, elkarrizketak, erreportaiak daude, eta umorea eta ironia erabiltzen du. Telebista ausarta eta kritikoa […]