Ekintzak

Gure jarduera feminista kale, plataforma zein mobilizazioetan dago, baina baita eztabaida-talde, mintegi, hausnarketa-espazio eta bileretan ere.

Atal honetan, aurrera eramandako ekintza eta ekimen nagusiak aurki ditzakezue.

Ekintzak hausnarketaren beharra duela uste dugu, baita alderantziz ere. Hortaz, guretzat garrantzia duten gaiei buruz kolektiboki hausnartzeko eztabaida, kontraste eta bilera espazioak sustatzen ditugu, heteropatriarkatua, arrazakeria eta kapitalismoaren kontrako sare, kanpaina eta kale ekintzetan parte hartzen dugun bitartean.