• Skip to content
  • Skip to primary sidebar
  • Hasiera
  • Nor gara?
  • Ekintzak
  • Berriak
  • Harremanetarako
  • ES
  • EU

FeministAlde!

Asociación FeministAlde Elkartea

FeministAldek bat egiten dugu klimaren aldeko mobilizazioarekin

FeministAldek bat egiten dugu klimaren aldeko mobilizazioarekin

26 iraila, 2019 by FeministAlde

FeministAldek bat egiten dugu irailaren 27an mundu mailan deituta dagoen klimaren aldeko mobilizazioarekin.

Aurreko martxoaren 8an esan genuen bezala, bizitzak erdigunean jarri nahi ditugu; bizitza jasangarriak guztiontzat. Hau da, gure interdependentzia eta ekodependentzia kontuan izango dituzten bizitza jasangarriak; erantzukizun kolektiboan oinarritutakoak; ez pertsonak, ezta planeta ere, esplotatzen ez dituzten bizitzak. Horregatik, grebarekin, feministok planto egingo diogu kapitalismoari; sistema honek, (gizakion eta gizakiak ez direnen) bizitzak baliabide ekonomiko bihurtzen dituelako eta gure biziraupena arriskuan jartzen duelako.

Sistemak ez du bakarrik emakumeon lan erreproduktiboa ustiatzen, prekarietatea ere sortzen du eta etorkizun gabe uzten gaitu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko itzulerarik ez duen puntura iristen ari gara. Azkar eta irmo ez badugu jokatzen, klimaren krisiak ondorio larriak izango ditu miloika pertsonentzat, eta Lur planetan bizitzeko ezinbestekoak diren espezie ordezkaezinak desagertzea ekarriko du.

Gainera, ondorioak ez dira berdinak izango denontzat. Krisi ekologikoak bizitzaren prekarizazioa areagotzen du eta berriz ere, sistema heteropatriarkal kapitalistak, aldaketa klimatikoaren ondorioak leuntzeko erantzukizuna emakumeongan* ipintzen du. Hori dela-eta, zaintza lanen krisia eta zaurgarritasun egoerak okerrago egiten dira aldaketa klimatikoarekin; etxe duina, energia, ura eta elikadura eskuratzea zailago eginez. Ez alferrik, emakumeak* dira munduko leku askotan lurraren aldeko borroketako lehenengo lerroan daudenak, kanporaketen kontra borrokan eta erresistentziak eta alternatibak eraikitzen; eta beraiek dira kapitalismoa eta heteropatriarkatuaren erreakzino bortitzenei aurre egiten dietenak.

Horregatik, krisi klimatikoa gelditzeko borrokan, feminismoari ere, gaiari oratzeko eta neurri erradikal eta urgenteak hartzeko momentua heldu zaio. Aldaketa klimatikoaren kontrako neurri eraginkorrak exijitzeko momentua da, baita klimaren aldeko borrokak feminismoaren gihar eta indarrarekin laguntzekoa ere. Patriarkatu kapitalistaren ordez, bizitzak erdigunean ipiniko dituen eredu justu eta jasangarria sortzeko momentua.

Irailaren 27an, berriz ere, gure bizitzak eta planeta suntsitzen dituen sistema heteropatriarkal kapitalistari planto egiteko aukera izango dugu. Berriz ere, gure etorkizuna defendatzeko kalera irtetzeko aukera izango dugu.

Filed Under: Berriak Tagged With: 27S, ekofeminismoa, ekologismoa, greba, klimaren aldaketa

Reader Interactions

Primary Sidebar

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Novedades

Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak

15 otsaila, 2022

“Resistencias Feministas. Relatos de Estrategias Colectivas” koadernoaren aurkezpena

27 iraila, 2021

FerministAlde-ren agerraldia. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea

19 apirila, 2021

Ecuador Etxea

Eudel, Emakunde eta literatura fantastikoa

30 martxoa, 2021

M8: Ezinbestekoak?

8 martxoa, 2021

Etiketak

alegazioak Ane Garay antimilitarista Arrazakeriaren aurkakoa autodefentsa berdintasuna Bilbo bilboko udala ciberfeminista COVID19 Durango ekofeminismoa emakumeok planto Emakunde Erresistentziak explotación sexual feministak fronteras gerraren aurka greba greba feminista hitzaldia huelga igualdad internazionalismoa Iruña Jardunaldi Feministak justizia patriarkala La manada M8 machitrolls manifestazioa migrantes mugimendu feminista nosotras paramos pandemia Pikara politika publikoak políticas públicas Refugiadas Salda badago San Fermines Sinisten Dizugu trata Zaintzak

Sare Sozialak

  • Email
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube

Copyright ©2022 · FeministAlde · Asociación FeministAlde Elkartea.