• Skip to content
  • Skip to primary sidebar
  • Hasiera
  • Nor gara?
  • Ekintzak
  • Berriak
  • Harremanetarako
  • ES
  • EU

FeministAlde!

Asociación FeministAlde Elkartea

Hitzaldia: “La marea verde y feminismo en Argentina” Celeste Macdougallekin

Hitzaldia: “La marea verde y feminismo en Argentina” Celeste Macdougallekin

14 urria, 2019 by FeministAlde

Datorren Urriaren 21erako, 19:00etan Zirika! Herri gunean, Argi Berdeak, Feministalde eta Komite Internazionalistak taldeek honako hitzaldi hau antolatu dugu: “La marea verde y feminismo en Argentina”.

Gurekin, Celeste Macdougall izango dugu, historialari, sexu heziketarako irakaslea, eta Argentinako abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko kanpainaren aitzindaria. Argentinako mugimendu feministaren nondik norakoaz hitz egiteaz gain, emakume haurdunentzat abortu legala segurua eta doakoa izateko aukeraren garrantziaz, eta honen inguruan izan duen esperientziaz ere hitz egingo digu.

Abortu legala, segurua eta doakoaren aldeko Nazio Kanpainak 13 urteko ibilbidea du, 2004ko Mendozako Emakumeen XIX. Topaketa Nazionalaren ebazpenen ondotik sortu zen hain zuzen ere.
Mobilizazio erraldoi hau, jendetsua, zirikatzailea, herrikoia, anitza, belaunaldi desberdinak biltzen dituena, nekaezina eta feminista da, zigorren eta kriminalizazioaren aurrean, bizitzak salbatzeko eta segurtasunik gabeko abortuen arriskuak eta kalteak murrizteko antolatu da.
Marea berdea inspiratzailea izan da, emakumeek ez diote utziko bere lepoetan zapiak lotzeari Argentinan abortua lege izan arte, eta Amerika Latina eta Karibe osoko lurraldeetan honen inguruko legegintza-lorpenak izan arte hedatzeari ekingo dio.

Filed Under: Berriak Tagged With: abortua, Argentina, hitzaldia

Reader Interactions

Primary Sidebar

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Novedades

Bizkaiko SOS Arrazakeriaren jakinarazpena: Amaitu behingoz poliziaren abusu eta indarkeria arrazistarekin!

3 azaroa, 2020

Munduko eguna Kobaneren alde elkarretaratzea

29 urria, 2020

Legezkoa, doakoa eta segurua den abortuaren aldeko oihu globala!

28 iraila, 2020

Normaltasun berriari ez! Bizitza duinak denontzat!

13 ekaina, 2020

Subsidios para todas

25 martxoa, 2020

Etiketak

alegazioak Ane Garay antikapitalista antimilitarista autodefentsa bakeportua berdintasuna Bilbo bilboko udala CEAR CETA ciberfeminista COVID19 Durango ekofeminismoa emakumeok planto Emakunde explotación sexual feministak fronteras gerraren aurka greba greba feminista hitzaldia huelga igualdad Iruña Jardunaldi Feministak justizia patriarkala La manada M8 machitrolls manifestazioa migrantes mugimendu feminista nosotras paramos Pikara politika publikoak políticas públicas Refugiadas Salda badago San Fermines Sinisten Dizugu trata violencia

Sare Sozialak

  • Email
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube

Copyright ©2021 · FeministAlde · Asociación FeministAlde Elkartea.