• Skip to content
  • Skip to primary sidebar
  • Hasiera
  • Nor gara?
  • Ekintzak
  • Berriak
  • Harremanetarako
  • ES
  • EU

FeministAlde!

Asociación FeministAlde Elkartea

Jardunaldiak “Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean”

Jardunaldiak “Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean”

25 maiatza, 2018 by FeministAlde

Nahiz eta TTIP eta CETA hitzarmenak komunikabideen agendatik irten diren, inbertsio eta merkataritza askearen itunen aurkako borroka ezinbestekoa izaten jarraitzen du, demokrazia eta subirautza defendatzeko eredu kapitalista heteropatriarkal hegomonikoaren aurka.

Diskurtsoa eguneratzeko beharraren aurrean, aliantzak ehuntzeko beharrarekin eta estrategia berriak adosteko asmoarekin, Euskal Herriak TTIPari EZ – No al TTIP kanpainak, zeinetan FeministAlde!tik parte hartzen dugun, aurreko maiatzaren 4an eta 5ean jardunaldi batzuk antolatu genituen “Euskal Herria kapitalaren eraso berrien aurrean” izenburupean.

Ostiralean, maiatzaren 4an mahai ingurua izan genuen, Erika Gonzálezek (OMAL), Jule Goikoetxeak (EHU) eta Patricia Peralesek (Iruñako Udala) parte hartu zuten, hauek kapitalismo globalaren eraso berria azaldu zuten zehaztasunez eta horren ondorio ekonomikoei eta ekologikoei buruz hitz egin zuten, baita subirautzaz eta demokraziaz. Azterketa guztietan argi agertu zen kapitalismoa eta heteropatriarkatuaren arteko aliantza, sistema honen ardatz nagusietako bat dela.

Larunbat goizean zenbait tailer egin ziren, gizarte eragileek, kapitalaren eraso berri honek esparru ezberdinetan (feminismoan, zerbitzu publikoetan, lana eta enpleguan, potere korporatiboaren kontrol eta erresistentzian, udal esparrua eta subirautzaren berreskuratzea) duen eraginetaz egiten duten analisiak jasotzeko helburuarekin. Baita ere, gizarte mailan borroka ezberdinak zelan elkarlanean aritu eta zelan elkar elikatu pentsatzeko, gure testuinguruan, kapitalismo heteropatriarkalaren hedatze eta sakontze prozesu honen aurrean, borroka bateratu antolatua sortzeko helburuarekin.

FeministAlde!ko kideok feminismoaren inguruko tailerra dinamizatu genuen eta bertan, beste batzuen artean ideiak hauek azaldu eta jaso ziren:

Diagnosiari dagokionez:

– Feminismoak amaitugabeko begiradak gainditzen dituzten analisia egiten du; ekonomia feministak kapitala eta bizitzaren arteko gatazka ikustarazten du.

– Premiazkoa eta ezinbestekoa da diagnosia ordaintzen ez diren lanen arazoa jaso eta hedatzea.

– Indarkeria matxista heteropatriarkatu kapitalista eusteko eta betikotzeko tresna da.

Kapitalaren eraso berriaren aurkako borroka kolektiboan feminismoaren ekarpenei dagokionez:

– Begirada intersekzionala eskeintzen du, gatazka identifikatu eta adierazteko ahalmena, egunerokotasuna politiko bilakatzeko begirada da, bizitza politizatzeko begirada, diskurtso teknikoen aurrean.

– Feminismotik alternatibak asko landu dira.

– Borroka hau borroka feminista bihurtzeko oztopo handienetako bat gizarte eragile gehienek logika patriarkalekin funtzionatzen jarraitzen dutela da. Erakundeak despatriarkalizatzea beharrezkoa da.

Beste borrokak eta borroka kolektiboak feminismoari egindako ekarpenei dagokionez:

– Borroka gunean eta erakundeak praktika feministak ezartzeko laborategiak izan daitezke.

– Makro-ari buruzko begirada.

Kapitalaren eraso berriari aurre egiteko estrategia feminista posibleen inguruko hausnarketak:

– Borroka kapitalistaren barnean, gizarte mugimendu mistoeikin alderatuta, beharrezko autonomiaren inguruko eztabaida.

– Antolakuntza modu berriak, gauza komunen zentzuak, subjetibitate berriak.

– Martxoaren 8ko grebak feminismoa eta sindikalimoaren arteko aliantzaren aukera potentea erakutsi du.

Hemen Ecuador Etxea-ko lagunek egindako kronika ikus dezakezue.

Filed Under: Berriak, Ekintzak Tagged With: antikapitalista, CETA, TTIP

Reader Interactions

Primary Sidebar

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Acciones

Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak

15 otsaila, 2022

Babestuta: Ponentziak: Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

23 otsaila, 2021

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)

12 abuztua, 2019

Bilboko mugimendu feministako kolektiboen adierazpena onartu berri den Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Ordenantzaren aurrean

22 maiatza, 2019

Hitzaldi – Solasaldia: Feminismo internazionalista berri baterantz

29 urtarrila, 2019

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Novedades

Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak

15 otsaila, 2022

“Resistencias Feministas. Relatos de Estrategias Colectivas” koadernoaren aurkezpena

27 iraila, 2021

FerministAlde-ren agerraldia. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea

19 apirila, 2021

Ecuador Etxea

Eudel, Emakunde eta literatura fantastikoa

30 martxoa, 2021

M8: Ezinbestekoak?

8 martxoa, 2021

Etiketak

alegazioak Ane Garay antimilitarista Arrazakeriaren aurkakoa autodefentsa berdintasuna Bilbo bilboko udala ciberfeminista COVID19 Durango ekofeminismoa emakumeok planto Emakunde Erresistentziak explotación sexual feministak fronteras gerraren aurka greba greba feminista hitzaldia huelga igualdad internazionalismoa Iruña Jardunaldi Feministak justizia patriarkala La manada M8 machitrolls manifestazioa migrantes mugimendu feminista nosotras paramos pandemia Pikara politika publikoak políticas públicas Refugiadas Salda badago San Fermines Sinisten Dizugu trata Zaintzak

Sare Sozialak

  • Email
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube

Copyright ©2022 · FeministAlde · Asociación FeministAlde Elkartea.