Azaroaren 25ean, indarkeria matxisten aurkako nazioarteko egunean, feminismo antikapitalista eta internazionalista aldarrikatzen dugu eta Palestina kausa feminista dela esaten dugu! Elkartasuna adierazten diegu bizitza sostengatzen duten eta genozidioari aurre egiten urtebete baino gehiago daramaten emakume palestinarrei. 70 urte baino gehiago daramatzate garbiketa etnikoari, okupazio militar eta kolonialari eta Israelek inposatutako apartheid sistema gordinari aurre egiten. […]
Heteropatriarkatu kapitalistaren aurka, borroka feminista!

Hitzaldia Teresa Meanarekin
Por FeministAlde
Datorren maiatzaren 16an, ostegunean, La Sinsorgan Teresa Meana aktibista feminista, irakasle eta hizkuntza inklusiboan eta ez-sexistan aditua den filologoarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Badakigu izendatzen ez dena ez dela existitzen eta nola izendatzen ditugun gauzak errealitatea konfiguratzen dutela. Hizkuntza ez-sexistak narratiba hegemonikoak aldatzen ditu; horregatik, hizkuntzaren erabilera sexista eta androzentrikoari aurre egiteko estrategiei helduko […]

A30ean grebara goaz!
Por FeministAlde!
Covid-19ren pandemia ia ahaztuta badugu ere, aste eta hilabete zail eta gogorrak izan ziren, orduan ya batzuk hasi ginen online bilerak egiten zaintzak erdigunera jarri beharraz eta feminismotik eraldaketa soziala zelan bultzatu pentsatzen, zelan gizartera eraman mugimendu feministatik hain argi ikusten genuena eta pandemiak ere ikustarazi zuena. Hilabeteak pasatu dira geroztik eta auzo eta herrietan […]

Azaroak 25, denok kalera!
Por FeministAlde!
Bihar, Azaroak 25, #GrebaOrokorFeministatik 5 egunera, kaleak okupatzera aterako gara indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatzeko. Palestinaren aldeko eta Israelgo Estatu genozidaren indarkeriaren aurkako oihu global baten parte ere izango gara. 18: 00etan Jesusen Bihotzetik irtengo gara manifestazioan, Bilbo Feminista Saretzenetik antolatuta, bizirik, libre eta antolatuta egoteko aldarrikatzeko. Mañana, 25N, a sólo 5 días de la […]

