Atzo gure kidea, Leire Groven, Izarne Castillorekin batera ETB1en egon ziren greba feminista azaltzen, arrazoiak, zergatiak, zelan, zertarako… Hemen daukazue laburpena.
‘Deialdia irekia da eta emakume guztiek izango dute bat egiteko modua’
Gure kidea, Anabel Sanz del Pozo, atzo Euskadi Irratian izan zen greba feministaren inguruan hitz egiten. Emozionatuta gaude, itzela izango da!!
«Emakumeek bortizkeriaz betetako bideak abiatzen dituzte, baina bizirautea lortzen dute migrazio proiektu bat dutelako»
ANE GARAY ETA ITZIAR GANDARIAS IKERLARIAK Iraia Oiarzabal Mujika (Naiz) Europara iristeko ahaleginean emakume errefuxiatuek bizi dituzten egoerak aztertu dituzte Garayk eta Gandariasek. Bortizkeriaz betetako bide latza da, asko salerosketa sareen menpe uzten dituena. Emakume errefuxiatuen fluxuen eta sexu esplotaziorako salerosketaren arteko lotura aztertu dute Ane Garay CEAR Euskadiko kideak eta Itziar Gandarias Deustuko Unibertsitateko […]
Autodefentsa Ziberfeminista Tailerra
2018ko otsailaren 9 eta 10ean Autodefentsa Ziberfeminista Tailerra, burutu zen. Horren helburua feministen erakunde eta kolektiboetako emakumeei eta LGTBIQ+-koei autodefentsa eta ahalduntze arloko estrategiei buruzko prestakuntza ematea eta eremu digitalean ematen diren indarkeria matxistak salatzea zen. Horretarako, aktibista feministok Interneten dugun problematika eta horren ondorioak jorratu genituen. Era berean mundu digitalean babesteko ditugun baliabideak ezagutzera […]
Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra
Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostirala eta larunbata) Feministaldek Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra antolatuko du. Interneteko diskurtso matxistetaz kokoteraino gaude, baita inolako ondoriorik ez dituzten eraso eta mehatxuetaz. Horregatik, Autodefentsa Ziberfeminista tailerrean testuinguru digitalean gertatzen diren biolentzia matxisten kontrako zenbait autodefentsa eta salaketa estrategiak landuko ditugu. Espazio honetan aktibista feministok aurre egin behar diegun biolentzia […]
Bilbon, udaltzaingoak eta Ertzaintzak euren aurreiritzi eta estereotipoak plazaratzen dituzte
Orain dela egun batzuk Bilbon jazotako gertakari larriak salatzen dituen testigantza hau jaso dugu. Gertatutakoa zabaldu nahi dugu eta Bilboko Udalari eta Ertzaintzari azalpenak eta erantzukizunak eskatzen dizkiegu. Politikariek erakundeetatik indarkeria matxistaren alorrean egiten dituzten gauza txikiak sutsu defenditzen dituzte eta gainera indarkeria matxista asko arduratzen dien arazo bezala saltzen digute. Bilbobusak arrisku egoerak ekiditeko […]