• Skip to content
  • Skip to primary sidebar
  • Hasiera
  • Nor gara?
  • Ekintzak
  • Berriak
  • Harremanetarako
  • ES
  • EU

FeministAlde!

Asociación FeministAlde Elkartea

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)

12 abuztua, 2019 by FeministAlde

Descargar Documento

Dokumentua Jaitsi

 


Euskal Herriko Jardunaldi Feministak mugimendu feminista autonomoak mugimenduaren ildo estrategiko nagusiak eztabaidatzeko antolatutako jardunaldiak dira. Lehenak, 1977ko abenduan izan ziren Leioan eta 3000 emakume bertaratu ziren. Geroztik, momentu ezberdinetan jardunaldiak antolatu izan dira, 1984an eta 1994an EHUko Leioako Campusean, eta 2008an Portugaleteko Nautika Eskolan, eta Euskal Herriko feministontzat zita garrantzitsua izan da beti, hitzordu guztien arrakastak erakutsi digunez.

Urte luze hauetan, askotarikoak eta oso anitzak izan dira bertan izandako eztabaidagaiak, unean uneko errealitate eta premiei erantzuten zietenak: sexualitatea, abortua eta antisorgailuak, bortxaketak, familia-plangintza, medikuntza eta emakumea, patriarkatua, militantzia eredua, lana eta lanaren banaketa, hezkidetza, aurrera begirako alternatibak, zientzia, osasuna, militarismoa, pornografia, indarkeria sexista, gorputzak eta identitateak… Halaber, gai hauek guztiek jardunaldien helburu nagusiei erantzun izan diete, hala nola, hausnarketa teoriko kolektiboari, talde feministen elkar ezagutza eta saretzeari…

Ordutik hamar urte pasa dira, eta V. Jardunaldien erronkari eutsi diogu.

  • Izen ematea irekita dago: aukeratu zure bonoa!
  • Mahai-inguru nagusietarako proposamenak bidaltzeko azken eguna abuztuaren 31 izango da; gainontzeko proposamenak, irailaren 15era arte bidali ahalko dira.
  • Izen emateak: www.saldabadagojardunaldiak.eus
  • Info gehiago: ehtopaketafeministak@gmail.com

Dossierra jaitsi!

Filed Under: Ekintzak Tagged With: Durango, Jardunaldi Feministak, Jornadas Feministas, Salda badago

Reader Interactions

Primary Sidebar

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Acciones

Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak

15 otsaila, 2022

Babestuta: Ponentziak: Euskal Herriko Jardunaldi Feministak

23 otsaila, 2021

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak (Azaroak 1, 2, 3)

12 abuztua, 2019

Bilboko mugimendu feministako kolektiboen adierazpena onartu berri den Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Ordenantzaren aurrean

22 maiatza, 2019

Hitzaldi – Solasaldia: Feminismo internazionalista berri baterantz

29 urtarrila, 2019

Copyright ©2022 · FeministAlde · Asociación FeministAlde Elkartea.