• Skip to content
  • Skip to primary sidebar
  • Hasiera
  • Nor gara?
  • Ekintzak
  • Berriak
  • Harremanetarako
  • ES
  • EU

FeministAlde!

Asociación FeministAlde Elkartea

M8: Ezinbestekoak?

M8: Ezinbestekoak?

8 martxoa, 2021 by FeministAlde

EUDELek zera dio: “gizarteak zaintza-laneekiko aitorpena adierazteko moduak konpromiso irmoa izan behar du, berdintasunik gabeko banaketa bidegabe horri euskarria ematen dioten genero-arrakalak borrokatzeko”, eta baita ere “desberdintasun horiek agerikoak dira emakumeek funtsezko zerbitzuetan egiten duten lan-baldintza prekarizatuetan”, …baina ez du inon proposatu kontratazio publikoaren legea aldatzea, eraikuntzan aritzen den enpresa handi bati etxez etxeko laguntza zerbitzua esleitzea ahalbideratzen duena.

EMAKUNDEk oso iragarki politak zabaltzen ditu irratian eta sare sozialetan, etxeko lanez eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaz arduratzen diren pertsonak zaindu behar direla esanez, baina oraindik ez die etxeko langileen elkarteei deitu ideia polit horiek lege-proposamenetan eta neurri zehatzetan gauzatzeko.
EMAKUNDEk oso iragarki politak zabaltzen ditu irratian, etxeko lanez eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaz arduratzen diren pertsonak zaindu behar direla esanez, baina ATH-ELEk salatzen duenez, etxeko langile askok ez dute paperik, eta lan arloko legeak ez dira betetzen.

EUDELek eta EMAKUNDEk oso gauza politak esaten dituzte zainketen garrantziari eta zaintzaileak zaintzeari buruz, baina EAJk gobernatzen dituen erakundeek zaharren egoitzak pribatizatzen dituzte, putre-funtsen esku uztea errazten dute, eta ondorioz, lana prekarizatzen da eta adinekoen arretaren kalitatea jaisten da.
EUDELek eta EMAKUNDEk oso gauza politak esaten dituzte zainketei buruz: zein garrantzitsuak diren, zein beharrezkoa den zaintzen duena zaintzea… Baina EAJk negozio aukeratzat hartzen ditu zaintzak, kapital handia are gehiago handitzeko modutzat.

Mónica Ramos gerontologo feministak Pikara Magazin-en salatu zuen bezala: “Lehiaketa publikoen bidez, enpresa espekulatzaileen eta funts putreen esku geratu da zaintzaren kudeaketa, eta berdin geratu dira babes ofizialeko etxebizitzekin zein zahar etxeekin. Eta Administrazio Publikoak ez du kontrolatu zer egoeratan dauden hor bizi diren pertsonak eta lan egiten dutenak. (…) Horiek kudeatzen dituztenek ez dute pentsatzen pertsonei ematen zaien tratuan, baizik eta plaza bakoitzaren errentagarritasunean, eta horrek kalte egiten die bertan bizi direnen ongizateari eta lanaren kalitateari. Pandemiak agerian utzi du izugarrikeria hori”.

Joan den urrian Ecuador Etxeak adierazi zuenez, senideek eta pentsiodunek Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuari leporatu zioten “bere betebeharrei jaramonik ez egitea eta osasun kontrolak auzo eta herrietako osasun zentroetan ez egitea”. Hori dela eta, “zahar etxeek osasun laguntza pribatua ematen dute, ‘prekarioa, argi eta garbi’. Horrek egoiliarren osasunaren narriadura larria dakar”. Era berean, salatu zuten indarrean dagoen legeria ez dela betetzen. Ziurtatu dutenez, karguak izendatzera mugatu dira, zuzeneko arretarako baliabide ekonomiko eta giza baliabide berririk jarri gabe.

EUDELek dio “desberdintasunak agerikoak direla emakumeek funtsezko zerbitzuetan egiten duten lan-baldintzen prekarietatean”, baina haur-eskoletako langileek greba egin behar dute, aldarrikatzeko, besteak beste, ordezkapenak betetzea, hezitzaileak haur-eskola batetik bestera mugitzeari uztea, eta aparteko orduen erabilera txarra etetea.
Bilboko Maizterrak izeneko Sindikatuak salatu duenez, Blackston-ek, munduko putre funts handienak, familiak etxegabetzen ditu jada gure hirian eta bertoko etxebizitzekin espekulatzen hasi da. Guztia EAJko Juan Mari Aburtok zuzendutako Udaleko laguntza paregabearekin (bai, EAJ da “Auzolana” eta “Guztion ongia” leloak erabiltzen dituen publizitate instituzionalaren atzean dagoen alderdia).

KAR-KAR-KARGUAK badituzte erakunde publiko guztietan, baina zer egiten dute berba egiteaz aparte?  

Filed Under: Berriak Tagged With: egoitzak, etxegabetuak, exteko langileak, M8, maizterrak, prekarietatea, Zaintzak

Reader Interactions

Primary Sidebar

FeministAlde

Contra el heteropatriarcado capitalista, lucha feminista!

Novedades

Bigarren edizioa. Erresistentzia feministak: estrategia kolektiboen kontakizunak

15 otsaila, 2022

“Resistencias Feministas. Relatos de Estrategias Colectivas” koadernoaren aurkezpena

27 iraila, 2021

FerministAlde-ren agerraldia. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea

19 apirila, 2021

Ecuador Etxea

Eudel, Emakunde eta literatura fantastikoa

30 martxoa, 2021

M8: Ezinbestekoak?

8 martxoa, 2021

Etiketak

alegazioak Ane Garay antimilitarista Arrazakeriaren aurkakoa autodefentsa berdintasuna Bilbo bilboko udala ciberfeminista COVID19 Durango ekofeminismoa emakumeok planto Emakunde Erresistentziak explotación sexual feministak fronteras gerraren aurka greba greba feminista hitzaldia huelga igualdad internazionalismoa Iruña Jardunaldi Feministak justizia patriarkala La manada M8 machitrolls manifestazioa migrantes mugimendu feminista nosotras paramos pandemia Pikara politika publikoak políticas públicas Refugiadas Salda badago San Fermines Sinisten Dizugu trata Zaintzak

Sare Sozialak

  • Email
  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube

Copyright ©2023 · FeministAlde · Asociación FeministAlde Elkartea.